Parekidetasuna eta harreman onak lantzen, bihartik

Kronika - Erredakzioa 2013ko ots. 17a, 01:00

Zilegi Eskolara Arremanitz Kooperatibako kideak gonbidatu ditu AEKk. Harremonak eta Tratu Onen Eskola egitasmoei buruzko azalpenak emango dituzte. Hain zuzen, azalduko dute, parekidetasuna, tratu onak eta sexu aniztasuna nola indartu hezkuntzan. Goizez edo arratsaldez izango dira saioak. Alde batetik, bihar eta asteartean, 18:00etan izango dira AEKn. Asteartean eta ostegunean, berriz, goizeko 09:30etan izango dira Biterin. Izena emateko: zilegieskola@aek.org edo 607 59 28 64.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!