Mobilizazio eta protesta gehiago

Kronika - Erredakzioa 2013ko ots. 16a, 01:00

Urnietako ITVko langileek aho batez erabaki dute mobilizazio eta protesta gehiago egitea, ez baitie lan baldintzen akordioa berritzen TUV Rhehinland Iberica SA enpresak. Irailaren 7tik lanuzteak egiten ari dira egunero eta egoera horretan 150 egun bete dituztenean erabaki dute mobilizazioak areagotzea. Horien berri jakinaraziko dute datozen egunetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!