Korrikako mus partida gaur, Irrintzin

Kronika - Erredakzioa 2013ko ots. 16a, 01:00

Korrikaren alde Mus Txapelketa antolatu du AEKk eta Ereñotzuko kanporaketa gaur jokatuko da Irrintzi tabernan. Arratsaldeko 16:00etatik aurrera izango da. Inskripzioa: 12 euro. Hernaniko beste 7 tabernatan ere jokatuko dira kanporaketak: Haida, Aralar, Anboto, Fronton, Barrunta, Pepe eta Aitan-etxe. Hernaniko finala martxoaren 2an jokatuko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!