Horbelek ez du zortea aldeko; larunbateko partiduak ere hala erakutsi zuen. Horbelek 3-2 galdu zuen Gamonen aurka. Hernaniarrak 0-1 jarri ziren aurretik, baina atsedenaldira iritsi aurretik berdindu egin zuten, egindako hutsegite baten ondorioz. Bigarren zatian ondo aritu ziren hernaniarrak eta aurretik jarri ziren berriz, 1-2. Partidua ondo zijoan, baina bukatzeko 5 minutu falta zirenean, berdinketako gola sartu zuten oreretarrek. Horbelek ez zuen amore eman eta aukerak ere izan zituen: penalti bat, besteak beste. Baina, kale. Partidua bukatzeko 10 segundoren faltan, hirugarren gola sartu zuten aurkariek. Golak, Asier eta Miguelek sartu zituzten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!