Urriza-Zubirik eta Juaristi-Agirrezabalak lortu dituzte lehenengo lau puntuak

Kronika - Erredakzioa 2013ko ots. 17a, 01:00

Sagardoaren Txapelketa atzo hasi zen Galarretan. Bi partidu jokatu ziren eta Urriza-Zubirik eta Juaristi-Agirrezabalak lortu zituzten lehenengo 4 puntuak. Urriza eta Zubirik erraz irabazi zieten Etxberria IV eta Ioni: 40-26. Bigarren partidua antzera joan zen. Juaristi eta Agirrezabalak 40-23 irabazi zieten Ezkurra II eta San Migueli. Bi kasuetan, galtzaileek ez dute punturik lortu, 32 tanto baino gutxiago egin baitzituzten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!