Gaztetxoentzako zinea ere izango da Biterin: El alucinante mundo de Norman. Norman, hildakoekin hitz egiteko gai den gazte bat da eta laguntza eske joango zaizkio zonbiz inguratuta eta beldurtuta bizi diren herri bateko bizilagunak. Herri hori salbatzeko Normanek aurre egin beharko die zonbiei eta sorginei, besteak beste. Baina horiez gain, baita heldu talde berezi bati ere. Gaur eta bihar 16:30etan izango da ikusteko aukera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!