hERNANIKO Korrikak eta Gazte Asanbladako Euskara taldeak hainbat ekintza antolatu dituzte Korrika girotzeko. Datorren asteartetik martxoaren 5era bitarte, Korrikari buruzko erakusketa bat izango da ikusgai Biterin. Erakusketan ikusi ahal izango dira, lehenengo Korrikatik gaur egunera arte AEK-k kaleratutako materialak, Korriken nondik norakoak, abestiak...
Horrez gain, datozen bi asteetan ekitaldi ezberdinak izango dira Hernaniko talde ezberdinen laguntzarkin; gehienak, erakusketa aretoan.
Argazkiak eramateko deia
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Korrikako argazkiak ere izango dira ikusgai eta herritarrei dei egiten diete norberak ateratako argazkiak eraman eta parte hartzeko.
Egitaraua
Otsailak 19-martxoak 5:
Korrika erakusketa, Biterin. Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara. Larunbatetan, 11:00etatik 13:00etara.
Otsailak 21, osteguna:
‘Munduari bira bizikletaz’ diaporama. Lorenzo Rojoren eskutik.
Biterin, 10:00etan.
Udal Euskaltegiak antolatuta.
Otsailak 23, larunbata:
‘Bidaia intimoak’ dokumentala. Korrika 16ren omenaldiaren isla.
Jon Maiak zuzendua, Orio produkzioak aurkeztua. Biterin, 11:30etan.
Otsailak 25, astelehena:
‘Heldu’ dokumentalaren proiekzioa. Korrika 15aren leloan oinarritua. Biterin, 19:30etan. Txoko Feministaren eskutik.
Otsailak 27, asteazkena:
Musika saioa hernaniar artisten eskutik. Ania eta Morau, Ane Galardi eta Nerea Berrotaranekin. Biterin, 19:00etan.
Martxoak 1, ostirala:
Hitzaldia: ‘Espetxeetan euskera ikastea’. Rikardo Mendiolak emango du hitzaldia. Herrirak antolatuta. Biterin, 19:00etan.
Martxoak 5, asteartea:
‘Laburbira’ Film Laburren Zirkuituaren emanaldia. Guztira, 8 film labur izango dira ikusgai. Doberak antolatuta.
18:30etan Laburmetraietako zuzendariekin solasaldia eta 19:30etan Laburmetraien proiekzioa.