Aretxabaletaren aurka, etxetik kanpo

Kronika - Erredakzioa 2013ko ots. 17a, 01:00

Aretxabaleta izango du gaur aurrez aurre Hernanik. Txuri-berdeek ez dute par­tidu erraza izango. Aretxa­baleta denboraldi ona egiten ari da eta laugarren postuan da. Hernanik lider jarraitzen du, baina atzetik dauzka Oiartzun eta Real Union puntu batera. Hernaniarrek, beraz, garaipen garrantzi­tsua lortzeko aukera dute. Joaneko partiduan Hernanik 2-1 irabazi zion Aretxa­baletari.
Norgehiagoka Ibarra zelaian izango da arra­tsaldeko 16:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!