Uraren tarifan akatsak izan dira

Kronika - Erredakzioa 2013ko ots. 15a, 01:00

Udalak jakinarazi duenez, akats administratiboa egin dute 2012 urtean onartutako 1 eta 2 epealdietako erroldetan, eta epe horietako uraren ordainagiriak ez dira zuzenak. 2012ko tasek ezarritako tarifak aplikatu ordez, 2011 urtekoak aplikatu dituzte. Orain, otsailetik martxoaren 15era bitarte, 2012ko hirugarren lauhilekoa ordain­du behar da eta Uda­lak jakinarazi du, epealdi honetako ordainagiriarekin batera bidaliko dituela zuzenketak. Hau da, aurreko epealdietan ordaindu ez zenaren aldearen ordainagiriak.

Zerbitzu kuota, ondo
Udalak azaldu du, akatsak uraren eta saneamenduaren zenbatekoetan bakarrik daukala eragina. Zerbitzu kuota, berriz, ondo kalkulatu dute. Argibide gehiago nahi izanez gero: Udaleko Errenta Zerbitzura jo (udaletxeko 1go pisua); errenta@hernani.net edo 943 33 70 46.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!