Bihar hasiko da Sagardoaren Txapelketa Galarretan, hirugarren urtez. Atzo aurkeztu zuten prentsaurrean eta Kike Elizalde Oriamendi enpresako intendenteak azaldu zuen aukera eman nahi izan dietela estelarrak jokatzen ez dituzten etorkizun oneko pelotariei. «Pelotariak horrela ilusioa dauka eta badaki enpresak denak hartzen dituela kontuan», azaldu zuen. Pelotari horiek bikote izango dituzte izen haundiko erremontistak. Gainera, bikoteak aukera-tzeko orduan berdintasuna erabili du Oriamendik eta ondorioz, inoiz ikusi ez diren partiduekin gozatzeko aukera izango da. Bihar, esaterako, honako partiduak jokatuko dira: A taldean, Urriza-Zubiri/Etxeberria IV-Ion; eta B taldean, Juaristi-Agirrezabala/Ezkurra II-San Miguel.
Barrenetxea, ostegunean
Denera 9 bikotek hartuko dute parte. Horien artean, Endika Barrenetxea hernaniarrak Endikarekin jokatuko du. Ostegunean jokatuko dute lehenengo partidua.
Txapelketaren sistemari dagokionez, bederatzi bikoteak bi taldetan banatu dira: A taldean 4 bikote daude eta B taldean 5 bikote. Denek denen aurka jokatuko dute eta talde bakoitzeko lehenengo bi bikoteek finalerdiak jokatuko dituzte. Finala apirilaren 6an jokatuko da. Oñatz eta San Miguel dira egungo txapeldunak.
8 sagardotegik babestua
Txapelketa 8 sagardotegik babestu dute; tartean dira, Hernaniko Larre-Gain edo Martindegiko Oialume Zar; eta baita, Petritegi, Bereziartua, Gurutzeta, Gaztañaga, Etxeberria eta Saizar ere.
Bikoteak:
A taldea: Ezkurra-Saldias; Urriza-Zubiri; Urtasun-Lizaso; eta Etxeberria IV-IOn.
B Taldea: Ezkurra II-San Miguel; Endika-Barrenetxea IV; Zeberio II-Urko; Matxin III-Etxeberria III; eta Juaristi-Agirrezabala.