Adinekoentzako bizilekuei buruzko informazioa emango du Ongintzak, gaur

Kronika - Erredakzioa 2013ko ots. 15a, 01:00

Ongintzak eta Goiz Eguzki jubilatu etxeak hitzaldia antolatu dute gaur. Adinekoentzako bizilekuei buruz ariko dira; hain zuzen, Eguneko Zentroa, Zaharren Egoitza eta apartamendu tutelatuei buruz. Bizileku horien funtzionamenduaren berri emango dute eta horietan bizitzeko bete behar diren baldintzen berri. Galderak egiteko aukera ere izango da. Horrez gain, bizileku horien argazkiak erakutsiko dituzte. Hitzaldia edo azalpenak, Ongintzako langileek emango dituzte: Inma Lopetegi eta Antton Aizkorretak. Hitzaldia Goiz Eguzki jubilatu etxean izango da arratsaldeko 17:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!