Joan den larunbatean Manolo Martinez mailu jaurtiketako beteranoa Hernanin izan zen, atletismoko instalazioak ikusten. Manolo Martinez medallista olinpikoa da, eta Espainiako Atletismo Federazioko jaurtiketa arduraduna. Pello Errasti mailu tiratzailearen bidez etorri zen Hernanira, eta bertan izan zen Eva Esnaola ere, harrera egin eta lekua erakusten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!