«Indarkeria matxistaren aurka, bilioi bat zutik!»

Kronika - Erredakzioa 2013ko ots. 14a, 01:00

Berdintasun Kontseiluak dei egiten die herritarrei gaur Bulebarrera joateko. Indarkeria matxistaren aurka, ekimena antolatu dute 19:30etan.

Bilioi bat zutik indarkeria matxistaren aurka izeneko ekimena antolatu dute gaur 19:30etan Donostiako Buleba­rre­an eta Hernaniko Berdinta­sun Kontseiluak dei egiten die herritarrei bertan parte hartzeko. «Jarri zu ere zutik! Indar­ke­ria matxistaren aurka, bilioi bat zutik!». Ekimen honen helburua da, mundu guztian zehar izaten diren emakumeenganako in­darkeria salatzea. «Izan ere, munduan hiru emakumetatik bat, bortxatu edo jo egingo dute bere bizitzan zehar. Mila milioi emakume dira; bilioi bat emakume bortxatuak edo joak! Basatikeria bat da!», azaldu dute.

Bilioi bat pertsona, dantzan
Ekimen honen bidez, aldarrikapen modu gisa, espazio publikoa dantzan okupatzea proposatzen dute: «bilioi bat pertsona dantzan, iraultza bat baita! Gainera, San Valentin eguna dela kontuan izanik, aproposa da emakumeonganako indarkeriarekin lotura zuzena duen `maitasun erromantikoaren´ ideia zalantzan jarri eta puskatzea».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!