Usokoerrekan zehar mendi buelta, igandean

Kronika - Erredakzioa 2013ko ots. 14a, 01:00

‘Hernani ezagutuz’ ekimenaren barruan antolatu dute irteera. Izena eman daiteke gaur eta bihar. Igandean 08:30etan abiatuko dira Atsegindegitik.

Urtero bezala, Mendiriz Mendik eta Hernaniko Uda­lak mendi buelta antolatu dute Hernani ezagutuz ekimenaren barruan. Ekimen honen bidez Hernaniko paraje bereziak ezagutzeko aukera izaten da eta oraingo honetan Usokoerrekan zehar ibiliko dira. Igandean izango da mendi buelta eta gaur eta bihar izena emateko aukera dago, Mendiriz Mendiren bulegoan, gaueko 20:00etatik 21:00e­ta­­ra. Igandean, goizeko 08:30etan abiatuko dira Atseginde­gitik. 4 ordutik gorako ibilaldia izango da.

Trabesiako eski ikastaroa
Mendiriz Mendik trabesiako eski ikastaroa antolatu du aurten ere. Ikastaroa otsailaren 23 eta 24ko asteburuan izango da. Astelehenean, bi­le­ra antolatu dute 20:00e­tan trabesiako eski ikastaroan interesaturik daudenekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!