Korrikaren aldeko Mus Txapelketa antolatu du AEKk; Gipuzkoa mailakoa. Martxoaren 2an Hernaniko finala jokatuko da eta aurretik, herriko zortzi tabernetan jokatuko dira kanporaketak. Kaxkoan, Haida eta Aralar tabernetan; Orkolagan, Anboton; Etxeberrin, Fronton eta Barruntan; Antziolan, Pepen; Lizeagan, Aitan-etxen; eta Ereñotzun, Irrintzin. Apuntatzeko, taberna horietan eman behar da izena. Inskripzioa: 12 euro. Sari ederrak daude jokoan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!