Rock gau ederra prestatu du Hernaniko Gazte Asanbladak larunbatean. Rock in Tilos izango da. Bertan, Hernaniko hiru rock taldek joko dute: The Zepo, Oi Dek Oi eta BeHatxeRojak. Rock kontzertuak gaueko 22:00etan hasiko dira. Kontzertuen ordena, idatzita dagoen bezala izango da. Dena dela, aurretik ere ez da girorik faltako, izan ere, Dj Mister Zeus ariko da musika jartzen 20:00etatik aurrera. Dj-a ere, hernaniarra da.
Euria egingo balu,
Atsegindegin
Kontzertua Tilosetan egiteko asmoa dago, baina Gazte Asanbladatik jakinarazi dutenez, euria egingo balu, Atsegindegin izango litzateke.