Zeruak ere negar egin zuen sardinaren entierroan

Kronika - Erredakzioa 2013ko ots. 13a, 01:00

Jantzi beltzak eta negar malkoak nagusi atzo, Sar­dinaren entierroan. Zeruak ere triste eta negarrez agurtu zuen sardina. Dena dela, euria egin arren, herritar mordoxka elkartu zen Plazan, sardina nola erretzen zen ikustera. Batez ere, haur eta gaztetxoak izan ziren. Musikaren laguntzaz, kale buelta egin ostean, erre zuten sardina. Eta sardina erre­tzearekin, bukatu dira aurtengoz Inauteriak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!