Oporrak Bakean programa martxan da aurten ere eta udako oporraldian Saharako haurrak etxean hartu nahi dituztenek izena emateko aukera dute dagoeneko. Horretarako: Marijo Moranekin harremanetan jarri behar da, Udaleko Lanbideko zentro laguntzaileko arduradunarekin: Karobieta kalea 63 (Enplegu gunea);
943 33 68 02; edo marijo-m@hernani.net.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!