Ikastaroa, menpekotasuna duten pertsonak zaintzeko

Kronika - Erredakzioa 2013ko ots. 12a, 01:00

Datorren astelehenean hasiko da ikastaroa. Izen-ematea zabalik dago.

Menpekotasuna duten helduen zaintzaileentzako, ikastaroa antolatu dute On­gintzak eta Matia Funda­zioak. Prebentzioa eta zain­tza erakutsiko dituzte eta baita lehen sorospenak ere. Ikastaroa otsailean zehar izango da, datorren astelehenean hasita. Honakoak dira egunak: otsailaren 18, 19, 21, 25, 26 eta 28. Ordute­gia, berriz, 15:00etatik 17:00eta­ra. Biterin izango dira saio guztiak.

Egunero gai jakin bat
Bi orduko 6 saio izango dira eta saio bakoitzean gai jakin bat landuko dute: Etxeko istripuen prebentzioa; Intoxikazioak eta pozoitzeak. Zauriak eta hemorragiak; Ubelduak, erredurak, hipotermiak eta hipertermiak; Erorketa eta hausturen prebentzioa; Bihotz eta biriketako erreanimazioa; Kontrako eztarritik joandako janarien aurrean zer egin eta Heimlich-en maniobra. Nerea Suarez eta Naroa Amiamak emango dute ikastaroa.

Izen-ematea
Izena emateko: 943 55 78 54 edo aaizkorreta@hernani.net.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!