Iñaki Petxarroman kazetaria hondakinei buruz ariko da etzi

Kronika - Erredakzioa 2013ko ots. 12a, 01:00

Petxarromanek ‘Su haietatik ke hauek’ liburua argitaratu berri du, Hondakinen Planaren 10garren urteurrenaren harira. Hitzaldia, 19:30etan.

Hernanin Zero Zabor taldeak hitzaldia antolatu du ostegunean, Biterin, 19:30etan. Iñaki Petxarro­man kazetaria izango da hizlaria. Berriako ka­ze­tariak liburu bat argitaratu berri du: Su haietatik ke hauek. Gipuzkoako Honda­ki­nak Kudeatzeko Plan Orokorra­ren 10garren urteurrena aprobetxatu du Petxa­rro­manek liburua argitaratzeko eta 10 urte hauetan plan orokorrak ekarri duena bildu du: erraustegiak jartzeko asmoa, Atez Atekoa, egoera politiko nahasia, herritarren eztabaida... Informazio bilduma egin du, bere ikuspegia ere jarriz.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!