Aurreneko antzezlana gaur: ‘Emaztegaiaren semea’

Kronika - Erredakzioa 2013ko ots. 12a, 01:00

Antzerkia 20:00etan izango da Biterin. Bihar eta ostegunean ere beste bi antzerki izango dira ikusgai. Sarrerak daude, biharko.

Gaur hasiko da Antzerki Zikloa Hernanin. Emaztegaia­ren semea antzezlana izango da ikusgai. Mikel Laskurain aktore hernaniarrak hartuko du parte, besteak beste. Ilun­tzeko 20:00etatik aurrera izango da Biterin. Bihar Bejon­daigula! antzezlana izango da ikusgai eta ostegunean Gorda.

Biharko sarrerak 7 euroan
Bihar Bejondaigula! ikusteko sarre­rak oraindik badira, 7 euroan, Biterin. Bertan, Niko Lizeaga aktore hernaniarrak eta Ramon Agirrek antzeztuko dute. 20 urtez lanean aritu diren bi aktoreren papera beteko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!