Bost eguneko festak gaur izango du bukaera. Eta urtero bezala, Inauteriak, sardina erretzearekin bukatuko dira. Sardinaren entierroa arratsaldeko 18:30etan abiatuko da Plazatik. Beltzez jantzitako alargunek negar batean egingo dute kale buelta sardinarekin, eta ondoren, su emango diote Plazan. Goizuetan, besteak beste, Zahagi Dantza egingo dute 17:00etan.
Axeri Dantza, herri kirolak....
Haur eta gaztetxoentzako ekintza ugari izan ziren atzo: Axeri Dantza, poniak eta zezenak, herri kirolak, buruhaundiak, magia...