Etxe kaleratzeen inguruko hitzaldia, gaur

Kronika - Erredakzioa 2013ko ots. 12a, 01:00

Gipuzkoako Stop Deshaucios taldeko kideek emango dituzte azalpenak. Ikatza Liburugunean izango da arratsaldeko 19:00etatik aurrera. «Errealitate gordina», azalduko dute.

Azken aldian, Gipuzkoako hainbat herritarrek bizi du­ten egoera larriaren berri emango dute gaur, Gipuz­koa­ko Kale­ra­tzeak Stop Deshaucios ­Tal­de­ko kideek. Hain zuzen, etxe kaleratzeen inguruko hitzaldia emango dute. Arratsal­deko 19:00etatik aurre­ra izango da Ikatza Liburugunean. «Etxe kalera­tzeen errealitate gordina», azalduko dute. Etxe kalera­tzeen inguruko informazioa eskainiko dute, Herri Eki­men Legegilearen inguruko datu­ak, kaleratzeak geldiarazteko prozedurak... ondoren solasaldirako tartea egongo da. Ikatza Liburuguneko ki­de­ek dei egiten diete herritarrei hitzaldira azaltzeko: «Gu­re etxe­ak defenda ditzagun!».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!