Zapore txarreko porrota, partidu on eta gogorra jokatuta

Kronika - Erredakzioa 2013ko ots. 11a, 01:00

Ojuelek eta Aizpitartek ezin izan zuten irabazi atzo, Elorrioko bikotearen kontra, eta Euskal Herriko Elite mailan final erdietara pasa ezinda geratu dira. Bizkaiko txapeldunek 22-17 irabazi zuten, eta gehixeago izan ziren jokoan; joan batez ere. Ojuelek eta Aizpitar­tek ez zieten errez barkatu, eta nagusitu ere egin ziren momentu askotan. Aizpitartek asko eutsi zion, eta Ojuelek bizi mugitu zuen.

Hernaniko pelotariek sei partidu irabazi eta sei galdu dituzte asteburu honetan. Azpimarratzekoa, Esnal eta Oiaga final laurdenetara sailkatu izana, trinketean. Alebinetan eta infantiletan ere partidurik galdu gabe ari dira Larrañaga-Salaberria eta Agirre-Lazkano. Albiste kaxkarragoak dira nagusietan, Lopez-San Sebastianek miraria beharko baitute mailaz ez jaisteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!