DYA larrialdietarako erakundeak ikastaroa emango du Hernanin, otsailaren 25etik martxoaren 15era. DYAko sokorrista titulua lortu ahal izango du ikastaro hori egiten duenak, eta EHU unibertsitateko 2 kreditu ere bai, aukera askeko asignaturetan.
Talde txikiak
Formazio teoriko eta praktikoa emango da, ikusentzunezko metodoekin, eta programa berritua dago erabat. Horrez gain, talde mugatuak dira, alegia, talde txikietan emango da kurtsoa.
Inmakulada ikastetxean dira klaseak, astelehenetik ostiralera (19:00-21:00). Parte hartzeko ez da eskatzen osasungintzako ezagutzarik. Deitu: 943 46 46 22.