Axeri Dantzak berotu zituen bazterrak, bizkarrak eta anbientea atzo, goizean goizetik. Karrozak ere ibili ziren, eta indioak eta martzianoak ere ez ziren falta. Lapurrak ere bai, eta gehienak jantzi monarkiko frak azpian diximulatuak... bazen atzo giroa Hernanin, eta gaur ere ez da faltako.
Gaur ere ekintza ugariz gozatzeko aukera izango da. Ekitaldi nagusia, konpartsen irteera izango da. Eguerdiko 12:00etan abiatuko dira Urbieta kaletik. Horrez gain, haurrentzako disko festa ere izango da 17:00etan, Atsegindegin.
GAUR:
- 11:30 Inauterietako txaranga.
- 12:00 Konpartsen irteera Urbietatik. Ttarla, Elizatxo eta Inmakulada.
- 17:00 Haurrentzat disko festa, Ttiki Ttaka Irrati taldearekin, Atsegindegin.
- 18:00 Inauterietako txaranga.
- 19:30 Musika Eskolako trikitilari eta dultzaineroen irteera.