Maitane Iruretagoyena hernaniarra Espainiako Promesa Txapelketa jokatzen ari da Belodromoan, eta litekeena da gaur bi lorpen haundi egitea, 60 eta 200 metroko probetan. 200 metroan atzo serieak eta final erdiak pasa eta finalerako sailkatu zen eta 60 metroan gaurko final erdietarako sailkatu zen, bere seriea irabazita. Gaur dira bi finalak, 12:00etatik aurrera
(ofizialki, 200 metroko finala 12:20etan da, eta 60 metroko finala 12:50etan).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!