Gidabaimena euskeraz, gero eta gehiagok

Kronika - Erredakzioa 2013ko ots. 10a, 01:00

buruntzaldean gero eta gehiago dira kotxeko kar­neta euskeraz ateratzen dutenak. Hiru urtez saiatu dira Udale­txeetako Euskera Batzordeak hori bultzatzen, eta eskaerak gora eta gora ari dira. Joan den urtean 113 lagunek apro­batu zuten teo­rikoa euskeraz, 2011n 60 izan ziren; eta 2010­ean 34 la­gun. Aurten beraz, iaz baino bi aldiz gehiagok atera dute karneta euskeraz. Buruntzaldeko Euskera Ba­tzordeek saritu egin nahi dute lan hori, bai autoes­ko­lek egiten dutena, eta bai herri­ta­rrena, eta 10 sari eman ditu: hain zuzen, ma­tri­kularen balioa ordaindu egin zaio autoeskola bakoi­tzeko ikasle bati. Horreta­ra­ko, joan den ostegunean zozketa egin zen Andoaingo Udaletxean, eta autoeskole­tako irakasleek ate­ra zituz­ten irabazleen izenak. Hernanin hiru autoes­ko­lek ematen dute aukera eus­keraz karneta ateratzeko, eta beraz, hiru saritu izan dira. Ota­­men­di autoeskolan: Yee­len Pelle­je­ro; Hernani auto­es­kolan: An­der Goya; eta La­gunak auto­es­kolan: Borja Po­lai­na. Asti­ga­rragan, Iker Uran­ga, Otamen­di autoes­ko­lakoa.

Hernanin datu ederrak
Bost herritako autoeskolek par­­te hartu dute kanpaina ho­netan, eta Hernanik emai­tza ezin­ho­beak eman ditu. Apro­batu dutenetatik 66 di­ra her­naniarrak; Andoain­goak 16; Asti­ga­rragakoak 9; la­sartea­rrak 16; eta Urnietakoak 5.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!