Urtarrila euritsua, otsaila euritsuagoa

Kronika - Erredakzioa 2013ko ots. 10a, 01:00

Pakerik ez dute aurten errio bazterrean bizi edo lan egiten dutenek. Ilbeltza esa­ten zaio urtarrilari, eta aur­ten halaxekoa joan da; zeha­ro euritsua, astebetez Herna­ni alertan eduki zuena. Otsaila ordea, ez dator hobea. Lehengo zortzi egu­ne­tan 215 litro bota ditu metro karratuko. Hori da, otsail normal batean egiten duena baino %27 gehiago. Eta orain­dik asko egingo du, parte guz­tiek diotenez. Oste­gu­nean 50 litro bota zituen Añar­ben, eta beste behin Lan­dare ur azpian geratu zen.


Aste guztian zaparradak
Frontea frontearen atzetik agindu du Euskalmetek, eta aste honetan euri asko egin dezake. Gaur goizean ateri eutsi omen dio, baina ilun­tzean eta bihar asko botako du. Ikusteko dago, Urumeari nola eragiten dion.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!