Hernaniko errugbi jokalari beteranoek zita galdu ezina dute martxoaren 2an, Landaren. Hain zuzen, 80 eta 90garren hamarkadetan ibili ziren jokalariei zuzenduta dago. Azaldu dutenez, Tokatafaria antolatu dute; hau da, hasteko, tokatatxo bat jokatuko dute eta ondoren, Klubean bertan afalduko dute. Arratsaldeko 18:00etan azaldu behar da zelaira.
Afaria, 20 euro
Azpimarratu dutenez, afaria ahalik eta ondoen antolatzeko, afaltzera geldituko direnen konfirmazioa behar dute. Horretarako, alde batetik, baiezkoa eman behar da honako helbide honetan:
jolasa28@gmail.com. Eta bestetik, datorren astean zabalduko duten kontu korrontean 20 euro ingresatu behar dira. Kontuaren zenbakia lehenbailehen jakinaraziko dute.
Aukeran biak, ala bata
edo bestea
Nahi duenak aukera izango du tokatara azaltzeko eta afarira ez joateko. Eta baita alderantziz ere. «Horrela ez da berdina izango, baina jardunaldi erdira azaltzea hobe, ezer baino», diote.