‘Barrura begiratzeko leihoak’ pelikulak 14.500 ikusle izan ditu, 100dik gora herritan.
Zinez Komunikazioak taldeak jakinarazi du itxi egin dutela Barrura begiratzeko leihoak dokumentalaren lehenengo zikloa
Dokumental hau urriaren 27an estreinatu zen Bilbon, eta ordutik, 100dik gora herritan jarri dute, 14.500 ikusle baino gehiago izan ditu, eta 1.500 DVD inguru saldu dira.
Hori horrela, zilo bat itxi eta berri bat irekitzeko garaia iritsi dela azaldu dute, dokumental honetan parte hartu duten 5 zuzendariek: Txaber Larreategi, Josu Martinez, Mireia Gabilondo, Eneko Olasagasti eta Enara Goikoetxea hernaniarrak.
Bide berriak
Dokumentala zabaltzeko asmoarekin jarraitzen dute, baina beste modu batean. Ekimen berezietan parte hartu eta nazioartean erakustea dute helburu. Horrela, otsailaren 23an Bartzelonan jarriko dute.
Nork bere eremu propioan dokumentala zabaltzea ere eskertzen dute, eta jakinarazi dute DVDa erosteko aukera badela, Elkar Megadendetan.
Askatasun aldarrikapena
«Euskeraz eta aukeratzen den gaiaz aritzeko askatasuna» aldarrikatzeko ere aprobetxatu dute, «dokumentala ikusi aurretik jasotako erasoen harira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!