Bigarren aldiz antolatu du AEKk Korrikaren aldeko mus txapelketa. Gipuzkoa guztian jokatuko da, eta Hernanin zortzi tabernetan jokatu liteke: Kaxkoan Haida eta Aralar; Orkolagan Anboto; Etxeberrin Fronton eta Barrunta; Antziolan Pepe; Lizeagan Aitan-Etxe; eta Ereñotzun Irrintzi. Baikoitzak nahi duen tabernan eman behar du izena. Hortik sailkatzen direnek herriko finala jokatuko dute, martxoaren 2an, AEKn. Hernaniko irabazleek bailarako finala jokatuko dute martxoaren 9an Urnietan. Eta azkenik bailako irabazleek Gipuzkoako finala, martxoaren 16an, Andoainen.
Lau erregetara
Txapelketa lau erregetara jokatuko da, eta apuntatzeko
12 euro jarri beharko dira. Taberna horietan bertan eman liteke izena, oraintxetik aurrera, eta berehala jakinaraziko da noiz diren partidak. Sariak: korrikako materiala, txuletak, ardoa, arkumea, afari ederrak...