Kaldereroak ospatuko dituzte gaur Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2013ko ots. 9a, 01:00

Bihartik aurrera, Inauterien txanda izango da. Astelehen eta asteartea dira egun nagusiak.

Azken bi urteetako ohiturari eutsiz, Kaldereroak ospatuko dituzte gaur Goizuetan. Arratsaldeko 18:30etan aterako dira herriko eskoletatik. Bihartik asteartera bitarte, berriz, Inauterien txanda izango da. Bihar, gaztetxoen zahagi dantza, Aierrik taldearekin dantzaldia eta mozorren afaria izango dira. Egun nagusiak, astelehen eta asteartean izango dira. Mo­zorroak goizean goiz aterako dira baserriz baserri eta bi egunez herria girotzen ibiliko dira. Goizuetako zahagi dantza ezagunaz gozatzeko aukera, be­rriz, asteartean izango da. Hiru eguneko atsedenaren ostean, datorren larunbatean errematatuko dituzte Inauteriak.

KALDEREROAK
Gaur: 
- 18:30 Irteera herriko eskoletatik.

INAUTERIAK
Bihar: 
- 17:00 Gaztetxoen zahagi dantza.
- 19:00 Dantzaldia Aierrik taldearekin. 
- 21:30 Mozorroen afaria.

Astelehena:
- 08:00 Mozorroen irteera baserrietara.
- 10:00 Plaza apaintzea. Ondoren, luntxa eta konpartsa herrian zehar. Gaia: 60-70eko hamarkadak. 
- 13:30 Umeen bazkaria elkartean (6 euro). 
- 14:00 Helduen bazkaria (16 euro).
-16:00 Jokuak plazan.
Ondoren, musika Soziden Ganyeiko Luixen eskutik.
- 18:30 Txokolatada.
- 18:30 Mozorroen etorrera dultzaineroekin.
- 19:00 Aierrik taldea.
- 22:00 Mozorroen afaria.

Asteartea: 
- 09:00 Mozorroen gosaria.
- 10:00 Mozorroak herriko kaleetan.
- 14:00 Mozorroen bazkaria.
- 17:00 Zahagi dantza, Izkiña tabernatik. 
- 19:30 Erromeria Gugaz taldearekin. 
- 20:00 Karrozen desfilea. 
- 22:00 Mozorroen afaria.
- 23:30 Erromeria Gugaz taldearekin.
- 02:00 Disfraz lehiaketa Gaztetxean.

Otsailak 16, larunbata: 
- 12:00 Poteoa Igandea txarangarekin.
- 14:00 Mozorroen bazkaria. 
- 17:30 Poteoa.
- Gauean kontzertua Gaztetxean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!