Matia fundazioak eta Hernaniko Ongintza Patronatuak antolatuta, ikastaroa emango da otsailaren 18, 19, 21, 25, 26 eta 28an, mendekotasuna duten pertsona helduen zaintzaileei zuzendua. Lehenengo sorospenen inguruko ikastaroa izango da, eta prebentzioa eta zaintza izango dira gai nagusiak. Ikastaroa, bi orduko sei saiotan dago banatua, arratsaldeko 15:00etatik 17:00etara, Biteri kultur etxean. Izena eman daiteke dagoeneko, 943 55 78 54 telefonora deituta, edota aaizkorreta@hernani.net helbidera idatzia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!