Eskola Publikoak eta bertako langile eta irakasleek salatu dute «hezkuntza kalitatea arriskuan dagoela», murrizketa «larrien» erruz. Ondorioak nabari direla azaldu dute: gelak masifikatu dira ratioen igoerarekin (30 ikasle egon daitezke gela batean); ikasleak gutxitu dira, eta ondorioz, langileen zaintzak areagotu eta lan prestakuntzarako orduak murriztu dira; ordezkapenak irakasleak baja hartu eta 15 egunera egin nahi dituzte gobernu-buruek; eta soldatak murriztu dituzte bankuei ‘laguntzak’ emateko.
Protesta ekintzak
Protesta ekintzak antolatu, eta hauen berri eman eta deialdia eskola gehiagotara zabaltzeko, facebooken talde bat sortu dute: ‘Denon Hezkuntza’. Ekintzak izango dira: inauterietan beltzez jantzi eta murrizketen aurkako leloak eramatea; astean behin murrizketen aurkako kamisetarekin eskolara joatea; edota astean behin eskola aurrean enkartelada egitea. Oraingoz, EAEko 19 eskola publikok egin dute bat protestekin, tartean, Hernaniko Langilek. Orain, deialdia zabaldu nahi dute.