Eguraldi txarra eta emaitza txarragoa izan ziren atzo Getxon hernaniarrentzat. Irabazi beharreko partidua zuen Hernanik, baina ez zuen lortu, eskuetan izan bazuen ere. Azkenean, 31-15 galdu, eta punturik gabe etxera. Bihar Vigok irabazten badu, Hernani azken-aurreko postuan jarriko litzateke.
Atsedenaldian, 7-15
Lehendabiziko zatian Hernani nagusitu zen. Zazpigarren minutua, eta zigor golpea barrura, Iraitz Garmendiak. 10garren minutuan, Leonetek entsaioa, eta Iraitzek gauzatu (0-10). Getxok aldea murriztu (7-10). Eta 39garrenean, Secok entsaioa (7-15). Bigarren zatian, ordea, ez zioten bizkaitarrei eutsi, eta Getxo pixkanaka nagusitu egin zen. Azkenean, 31-15, eta bizkaitarrentzat puntuak. Hurrengo partidua Salvadorren kontra, etxean.