Lujanbio eta Aizpitartek partidu garrantzitsua jokatuko dute gaur Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2013ko ots. 9a, 01:00

Hernaniko pelotariek 15 partidu jokatuko dituzte asteburu honetan eta horien artean aipatzekoa da Lujanbio eta Aizpitartek gaur jokatuko dutena, Hernanin (16:00etan hasiko diren partiduetatik hirugarrena). Sub22 mailan jokatuko dute, Mungiako Danok Bat taldearen aurka. Garrantzitsua izango da irabaztea Euskal Herriko Txapelketako finalerdiak jokatzeko. Helburu berarekin, bihar ere partidu garrantzitsua jokatuko dute Ojuel eta Lizeagak Hernanin, Azpiri eta Landabururen aurka. Senior Ohorezko mailako partidua izango da eta bizkaiko txapeldunak dira aurkariak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!