Getxora joango da gaur Hernani, joaneko partidua errepikatzeko asmoz

Kronika - Erredakzioa 2013ko ots. 9a, 01:00

Hernanik Fadurako zelaian jokatuko du gaur, 17:00etatik aurrera, Getxoren aurka. Bi taldeek puntuak behar dituzte, eta ondorioz, partidu borrokatua espero da. Sailkapenean Hernaniren aurretik dago Getxo, puntu bakarreko aldearekin. Joaneko partiduan hernaniarrak bikain aritu ziren, eta irabazi egin zieten Getxokoei. Gaurkoan asmo horrekin aterako dira zelaira, nahiz eta jokalari ba­tzuk lesionatuta izan, eta Oier Garmendia kanpoan izan, estatuko selekzioarekin VI Nazioak B Torneoan. Gaurko partidua bihar botako dute telebistan, 15:30etan, ETB K SATen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!