Bikotekako Txapelketa aurrera doa eta hirugarren tiraldia bihar izango da Lasarteko bolatokian. Aiako tiraldiaren ostean, lehenengo postuan, Urnietako Xabier Iruretagoyena eta J. A. Belaunzaran daude, 188 brilarekin. Hernaniarren sailkapena, berriz, honakoa: seigarren, Antonio Goenaga eta Miguel Arrozpide 181 brilarekin, bederatzigarren, Antonio Miner eta Ibon Miner 179 brilarekin; hamaseigarren, Miguel Burugain eta Juan Goenaga 171 brilarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!