Pista estaliko Espainiako Promesa Txapelketa jokatuko da asteburu honetan Donostiako Belodromoan eta bertan izango da Maitane Iruretagoyena atleta hernaniarra (Atletico San Sebastian). Gainera, txapelketa iragartzen duen kartelean bera agertzen da. Iruretagoyenak bi urre lortzeko asmoa du. Faborito argia da 200 metro proban eta aukera haundia dauka 60 metro liso proban. Dena dela, ez da erraza izango, izan ere, 60 metro lisotako finala, 200 metroko finala jokatu ondoren izango da; minutu gutxira.
Gaur, goizeko 10:00etatik aurrera eta arratsaldeko 16:15etatik aurrera jokatuko dira probak. Bihar, berriz, goizeko 10:00etatik aurrera.
Atletarik onenak
Txapelketan parte hartuko dute 1991, 1992 eta 1993 urteetan jaiotako Espainiar Esta-tuko atleta onenek. Parte hartu ahal izateko, ezarritako gutxieneko marka lortu behar izan dute. Denera, Gipuzkoatik, 16 atletek hartuko dute parte. Mutiletan, 12 atleta izango dira: Real Sociedadeko 4, Tolosako 2, Super Amara BATeko 2, Atletico San Sebastianeko 1, Txingudi Atletismo Taldeko 1, CD Lasarte-Oriako 1 eta ISN Navarrako 1. Nesketan, 5 atleta izango dira: Atletico San Sebastianeko 1 eta CD Florentino FDRko 1.
Roman eta Aldabe Oropesan, Kross Motza Txapelketan
Sergio Roman (Txindoki) eta Eider Aldabe (Super Amara BAT) atleta hernaniarrek Espainiako Kross Motza Txapelketan hartuko dute parte bihar. Oropesa del Marren jokatuko da (Castellon). Euren taldeek aurreko asteburuan lortu zuten sailkatzea, Euskadiko Txapelketan.