kostatzen ari zaio aurten Horbel tabernari, puntuak lortzea. Aukera polita zuten atzo hernaniarrek, Aretxabaletari irabazi eta goiko postuetara engantxatzeko, baina trena pasa egin zaie, justu-justu. Gaizki hasi zen Horbel, eta atxabaltarrak 0-3 aurretik jarri ziren, eta atsedenaldira 1-3. Bigarren zatia hasi eta 1-4. Hernaniko porteroa jokalari gisa hasi zen, eta 1-5... Etsi-etsian, halaxe segi zuten, eta enpatea eskura izan zuten: 4-5, eta ezinean. Josuk bi gol sartu zituen eta Asier eta Miguelek bana. Azken-laugarren dago Horbel.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!