«Bi orduko ikuskizuna prest daukagu hernaniarrentzat»

Kronika - Erredakzioa 2013ko ots. 8a, 01:00

Lau egunez Rossitarren zirko italiarra izango da Hernanin, eta bi orduko emanaldiak izango dira. Gaur lehenengoa, 19:30etan.

Santanderren barrena ibili eta orain Bizkaia eta Gi­puzkoan sartu da Rossi­ta­rren zirko italiarra. Bea­sainen se­ku­lako arrakasta izanda iritsi dira Hernanira, eta gaurtik astelehenera sei emanaldi prest dituzte, bi ordukoak. «Trapezioa, akrobazia, uz­taiak, kontorsionismoa, patinak, pailazoak... bi orduko ikuskizuna prest daukagu her­naniarrentzat», diote Ri­card Panades eta Mo­reno Ro­ssik, jirako zuzen­dariak eta montaje arduradunak.

«Zaldiak ere aterako ditugu»
Florida kalean jarri dute zirkoa, AMR fabrika zegoen ho­rretan, eta lurra gogor xamarra ote den aitatu diote Kro­nikari, baina moldatuko omen dira. «Lur gogorra da eta hondar asko bota beharko dugu, baina zaldiak aterako ditugu».

80 laguneko ‘familia’
Rossitarrak dira zirkoaren jabeak, eta dagoeneko bosgarren jenerazioa ari da zirkoaren munduan. Rossitarrak eta ingurukoak, guztira 80 lagun dira familia hau osatzen dutenak. Mugimenduan bizi dira, munduan batera eta bestera, eta behar duten guztia gainean daramakite. «Baita eskola ere! 25 umeri ematen dizkiegu klaseak».

Emanaldiak
Gaur, 19:30
Larunbata: 17:00 eta 19:30
Igandea: 12:00 eta 17:00
Astelehena: 19:30
Prezioak: 7 - 10 - 15 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!