Bi partidu jokatuko dira, 21:00etatik aurrera, Hernaniko kiroldegian. Palaz eta eskuz ariko dira, inauterietako jaialdian.
palaz eta eskuz bi partidu jokatuko dira gaur, 21:00etatik aurrera, Hernaniko kiroldegian. Pelotazaleentzat interesgarriak dira oso gaurko partiduak, momentuko afizionatu onentsuenak ariko baitira bertan. Palaz, Amaia Irazustabarrena eta Maider Huizi ariko dira, Eli Pagola eta Maider Semperren kontra. 22 urtez azpikoetan munduko lau onenak dira seguruenik, lau hernaniarrak.
Eskuz, hiru hernaniar ariko dira: Paul Ojuel egungo EHko txapelduna, Azpeitiako Uzkudunekin ariko da, Ioritz Arrieta munduko sub 22 txapelduna eta Eneko Aizpitarte onentsuenaren kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!