25 sari banatu ziren atzo, Wukroren aldeko zozketan

Kronika - Erredakzioa 2013ko ots. 7a, 01:00

Wukroren aldeko ultrafondoan bildutako sariak zozketatu zituzten atzo; denera, 25. Agertu ez ziren irabazleei berriro deituko diete.

Xabier Salillasen eskutik jaso zituzten atzo sariak, 25 irabazleek: hainbat kirolarik sinatutako kamixetak; Pirritx, Porrotx eta Ma­rimototxen kamixeta eta bixerak, liburuak, argazkiak... Zozketako irabazleetako batzuk ez ziren agertu, eta antolatzaileek adierazi zuten berriro ere jarriko direla kontaktuan beraiekin. Irabazle­ak izan ziren: Endika, Joxan Sanz, Antton Bravo, Garazi Urio, Mikel Tolosa, Bittor, Unai Muñoz, Txato Nieto, Amaia Altuna, Naroa, Alaitz Tejedor, Mara Castillo, Mi­rari, Mikel Villanueva, Iker, Oier Garmendia, Uxue, Go­iatz, Estiven, Ibon Mingo, Loli, Iñigo Larrarte, Begoña, Elene Alkorta eta Julen Zulaika.

«Ultrafondo, apurtzailea»
Wukroren aldeko ultrafondoa, hala definitu dute Her­nani Wukrorekin taldeko kideek: «Apurtzailea. Egu­ral­diaren erruz, pistan bertan babeserako genuen kar­pa apurtu zen; probaren berri eman eta Xabi animatzeko balio zuten pankarta guztiak apurtu zituen haizeak; aurreikuspen guztiak apurtu ziren, parte hartzea zabala izan zen zentzu guztietan: adina, sexua, pentsaera, jatorria... apurtu ziren konplexuak eta gainontzeko mugak, aspaldi jantzi gabeko oinetakoak jan­tzi eta korri eginez...».

9.237,76 euro
Bildutako laguntzaren berri ere eman dute: «Prozesu txikitzaile horren ondorio izan dira jaso diren 9.237,76 euroak (dirutza ederra) eta batez ere, sentimendu eta ilusio tonak». Guztira, 1.500 korrikalarik baino gehiagok hartu zuten parte eta 47 taldek. Lortutako guztia, horien par­te hartzearen ondorio izan dela azpimarratu dute eta eskerrak eman nahi dizkiete. Eta gaineratu dute: «Es­ke­rrik asko baita, laguntza eman diguzuenoi: Udalari, DYAri, Graficas Hernaniri, Hernaniko Kronikari eta DVko eskualdeko kazetariei. Eskerrik asko Katxiporreta­ko lagun guztiei, zuen bihotz haundiei esker horrenbeste haur eta guraso inguratu zirelako. Eskerrik asko eguneroko martxa ona izan zedin laguntza eman duzuen guztiei: Xabierren aita Luis, Fran masajista, DYAko kide eta laguntza beharrezkoa zen ordu zailetan konpromezua hartu zenuten hainbat korrikalariri. Eskerrik asko zozketarako opariak ekarri dituzuen guztioi. Eskerrik asko Angeli eta Wukroko haurrei, handik korri eginez bidalitako indar eta irribarre politengatik. Eskerrik asko ekintza hau Hernanitik kanpo zabalduz inguruko herrietako parte hartzea sustatu duzuen guztiei. Eskerrik asko azken eguna berezia egin zenuten Txistulari Bandari, Musika Bandari eta Jon Odriozola esatariari. Eta nola ez, eskerrik asko zuri Xabi! pista batetik atera gabe astebetez, herria bizirik jarri duzulako».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!