Sicted kalitate ziurtagiriaren bila

Kronika - Erredakzioa 2013ko ots. 7a, 01:00

Datorren astean hasiko da ikastaroa, eta bailarako ostalari eta enpresa txikiei zuzendua dago. Gutxienez 15 enpresa behar dira, eta 11 daude apuntatuta. Apuntatzeko: 656 705 243.

Ostalaritzan lan egiten duten enpresa txikiei zuzenduta dago SICTED kalitate ziurtagiria. Kalitate ziurtagirietan oinarrizkoena da, eta batez ere lanerako praktika onak baloratzen ditu. Dohai­nik ematen da ziurtagiri hau, eta horretarako ikastaro mo­du­ko bat egin behar da, urtean zehar (35 ordu inguru). Hernanin egin zuten bilera joan den astelehenean, SICTED ziurtagiria atera nahi duten bailarako enpresek. 11 dira guztira, eta 15 behar dira taldea osatzeko. Ikastaroa astelehenean hasiko da. Behemendi elkarteak bideratu du ikastaroa, eta Basquetour turismorako elkarteak emango du. Astelehenean Biterin izan ziren bi elkarteetako kideak ere. Apuntatu nahi duenak, deitu: 656 705 243.

Bailarako ostalariak elkarrekin
Donostialdea bailako enpresei zuzendu zaie ikastaro moduko hau. SICTED ziurtagiria oinarrizko ziurtagiri bat da, eta funtsean lanerako praktika onak baloratzen ditu. Bailarako ostalariek elkarrekin elkarlana egitea ere bada programaren helburua.

Iaz, Iparragirre eta Zelaia sagardotegiek lortu zuten
Bigarren urtea da Donos­tial­dean SICTED ziurtagiria lortzeko prestakuntza egiten dela. Iaz ere izan zen, eta Hernaniko bi sagardotegik lortu zuten ziurtagiria: Ipa­rra­girrek jatetxea eta bodegagatik eta Zelaiak bodegagatik. Aurten 11 enpresa daude apuntatuta, denak ostalari­tzakoak, eta tartean lau dira Hernanikoak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!