hamar urte beteko ditu aurten Hernaniko KZ Guneak, eta inoiz baino ikastaro gehiago dituzte aukeran erabiltzaileentzat, bi astekoak. Oinarrizko ikastaro bat ematen dute hilero, informatikari buruzkoa, eta horrez gain, aurten beste lau ikastaro izango dira: 1) Sare Sozialak: informazioa nola bidali eta jaso sarearen bidez; 2) Software librea: zer den, betebeharrak, onurak eta eragozpenak, lizentzia motak, KZnux sistema...; 3) Irudia eta soinua: sormena landu hainbat tresnaren bidez: GIMP, Audacity eta abar...; 4) Google Apps: googleren tresnak ezagutu, bai norbera edo bai enpresarako.
Software berria eta 3.000 erabiltzaile
Hernaniko KZ Gunea egunero ari da berritzen, eta 3.000 erabiltzaile ditu. Aurten KZnux sistema librea jarri dute martxan, linuxen oinarritua.