Ane Lopez de Arregi bigarren, Euskadiko luzera jauzian

Kronika - Erredakzioa 2013ko ots. 6a, 01:00

Euskadiko Txapelketak jokatu dira asteburuan, eta hernaniarren postu on askoren artean aipagarria da Lopez de Arregirena. Asteburu honetan Espainiako txapelketak jokatuko dira Belodromoan.

Hernaniarrek emaitza ederrak lortu zituzten asteburuan Euskadiko Txapelke­tetan. Pista estalian, Maitane Iruretagoyena nabarmendu zen, irabazi egin baitzuen 60 metroan. Horrez gain, Ane Lopez de Arregik zilarra ekarri zuen etxera, luzera jauzian, eta denboraldi onari segida eman dio, horrela. Hainbat domina gehiago ere irabazi zituzten hernaniarrek, eta baita Espainiako Txapelketarako pasea ere.

Joxeba Lizeaga finalean, 60 metroan
Hernaniar gehiago ere izan ziren Belodromoan, Euska­di­ko txapelketan, eta ez alperrik, emaitza politak lortu baitzituzten: Joxeba Lizeaga finalean izan zen 60 metroan, eta 6garren postua lortu zuen. Altueran berriz, 8ga­rren izan zen Lizeaga, eta beste hernaniar bat aurretik ibili zen: Julen Iruretagoye­na; Julenek 4garren postua lortu zuen. Maialen Pavonek 7garren egin zuen altuera jauzian, eta Jon Muruak zortzigarren, 800 metroan. Hernaniar ge­hia­gok ere parte hartu zuen txapelketan: Julen Mazon, Unai Roldan, Laxia Araka­ma, Malen Martinez, Paula Fernandez eta Uxue Lope­zek, hain zuzen ere.

Sergio Roman eta Eider Aldabe, Espainiako Txapelketan
Euskadiko kross txapelketa ere jokatu zen asteburuan, eta bi hernaniarrek lortu zuten pasea Espainiako txapelketarako: Sergio Roman eta Eider Aldabe Oropesan izango dira, beren taldeek 1go postua eta 3garrena lortuta. Joxe Mari Muruak ere lan ona egin zuen beteranoetan, Espainiakora sailkatzerik izan ez arren. Pista estaliko Espainiako Txapelketa Belodromoan jo­ka­tuko da, datorren asteburuan. Han izango da Mai­ta­ne Iruretagoyena hernaniarra, beste emaitza on baten bila.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!