Kutxa Ekoguneak hiru ikastaro egingo ditu baratzagintza ekologikoari buruz. Baratza egiten nola hasi, baratza bat nola ongarritu eta auzo konposta nola egin. Horiek dira hiru ikastaroak, eta berehala hasiko dira, bi otsailean eta bat martxoan. Apuntatu nahi duenak, internetez egin behar du:
‘Baratze bat nahi dut egin’
Baratza bat egiten hasi nahi duenari zuzendu zaio lehenengo ikastaroa. Modu ekologikoan baratza egiten erakutsiko da, hasierako maila batean: zer den lurra, nola zaindu lurra, zer eta nola landatu, mantendu, planifikatu... 20 orduko ikastaroa, 90 euro, astearteetan, otsailaren 19tik apirilaren 23ra, (14:30-16:30).
‘Baratza onduz’
Baratzagintza ekologikoan sakondu nahi duenak ere badu aukera, 20 orduko ikastaro honetan. 90 euro, astearteetan, martxoaren 19tik maiatzaren 21era (17:00-19:00).
‘Auzo-konposta...’
Auzotarren artean konposta nola egin erakutsiko dute ikastaro honetan: gure hondakinak nola bihurtu abono. 10 orduko ikastaroa, 65 euro, asteazkenetan, otsailaren 20tik apirilaren 17ra (15:30-17:30). Denak, Ekogunean.