Larunbatean, arratsaldeko 18:30etan, Hungariako kaldereroak aterako dira herriko eskolatik. Igandean berriz, Inauteriak hasiko dira, eta egitarau potoloa prestatu dute. Arratsaldeko 17:00etan gaztetxoen zahagi dantza egingo da, 19:00etan Airreik taldeak dantzaldia emango du, eta 21:30etan mozorroen afaria izango da. Astelehenean ekintza ugari izango dira: mozorroen irteera baserrietara (08:00); plaza apaintzea, luntxa eta konpartsa herrian zehar 60 eta 70 hamarkadak gai hartuta (10:00); umeen eta helduen bazkaria (13:30etan lehenengoa, 6 eurotan, eta 14:00etan bigarrena, 16 eurotan); ondoren jokuak eta musika, txokolatada (18:30); mozorroen etorrera dultzaineroekin (18:30); Aierrik taldea (19:00); eta mozorroen afaria (22:00). Asteartea ere egun potoloa izango da, eta festen amaiera berriz, hurrengo larunbatean egingo dute. Egitarau osoa facebooken, ‘Goizutako Iñauterik!’ ekimenean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!