Adarraga Memorialaren 49garren edizioa izan zen atzokoa, eta korrikalari dezentek hartu zuten parte, bereziki, infantil eta alebin mailako Eskolarteko Txapelketan. Aurretik berriz, junior eta kadete mailako federatuen lasterketak egin ziren.
Hernaniarrak podiumean izan ziren, hainbat probatan.
Kadete hernaniarrak bikain
Junior mailako korrikalaririk ez zen izan atzokoan, baina bai kadete mailakoak.
Mutiletan, Adrian Pajares izan zen lehenengoa, eta Ander Amonarriz hernaniarra 2garrena (argazkian eskuinean). Nesketan berriz, Ane Campos izan zen txapelduna, Mara Olazabal hernaniarra bigarrena (argazkian ezkerrean), eta Elene Altuna, hernaniarra baita ere, 3garrena (argazkian erdian).
Eskolarteko Txapelketa jendetsua
Eskolarteko Txapelketa jokatu zen atzo, infantil eta alebin mailan, eta guztira, 172 gaztek hartu zuten parte; 99k infantil mailan eta 115ek alebin mailan. Hernaniarrak ordea, gutxi izan ziren.
Infantil mailako mutiletan, Julen Teran izan zen garaile, Asier Diaz 2garren eta Joanes Begiristain 3garren. Yohanes Merino hernaniarrak 4garren egin zuen. Eskolarteko Txapelketa izanik, BHI Loinazpe izan zen irabazlea, Hernani BHI 2garrena, eta BHI Txingudi 3garrena.
Nesketan, Miren Martin, Paula de Juan Razkin eta Lide Urrestarazu igo ziren podiumera eta sailkatutako eskolak izan ziren: Jakintza Ikastola-Ordizia, BHI Txingudi eta Areiturre Institutoa.
Alebin mailan ere, ez zen hernaniarrik igo podiumera. Mutiletan sailkatutako eskolak izan ziren, Lizeo Alkartasuna, Jakintza Ikastola-Ordizia eta Antoniano IK. Nesketan, Urdaneta-Ordizia, Lizeo Alkartasuna eta Hirukide.